martes, 31 de enero de 2012

AGATE DEUNA

Heldu zaigu, aurten ere, Agate Deuna ospatzeko sasoia. Izan ere, otsailaren 4an, Agate Deunaren bezperan, aspaldidanik, oles egiteko ohitura baitugu Euskal Herrian; etxerik etxe edo kalez kale eskean ibiltzeko ohitura, hain zuzen ere.

Agate Deuna martiria Sizilian jaio zen, k.o. 230. urtean. Garai hartan Siziliako nagusi zen Quintinianori begitik sartu omen zitzaion neska gazte eder hura, berarekin erabat maitemindu omen zen, eta ahalegin guztiak egin omen zituen neskaren bihotza bereganatzeko. Baina alferrik, haren bihotza Jainkoari eskeinia baitzegoen. Eta mendekatzeko, neke eta oinaze gogorrak sufriarazi zizkion; besteak beste, bi bularrak moztu zizkioten. Gorriak ikusi zituen Agatek, baina fede handiko neska izanik, ez zuen etsi. Azkenean, sutan erre zuten, 251. urtean, 21 urte zituela, eta gaur egun haurtxoen eta bularretako gaixotasunen bat duten emakumezkoen babeslea da.

Agate Deunaren inguruan ohitura desberdinak egon izan dira Euskal Herrian zehar. Lehen, kanpai jotze luzeak izaten ziren, eta zenbait ermitatan erromeriak egiten ziren. Beste toki batzuetan, egun horretan, goizaldean, baserrietako soro eta baratzeetan, Kandelario Egunean elizan bedeinkatutako kandelak pizten ziren. Eta tradizioak zioen egun horretan ezin zela labako lanik egin, ezta garbiketa lanik ere. Gaur egun, berriz, bizirik diharduen ohitura, taldeka baturik, makila bana eskuan hartu eta lehengo eran jantzita, zuzendari bat gidari dela, koplak kantatu eta diru edota janari eske ibiltzea da.
Oles egiten den bitartean, bertso eta kopla ugari erabiltzen dira. Hona hemen guk abestuko ditugunak, gu geu ere aterako baikara, urtero legez, abestera:

Aintzaldu daigun Agate Deuna
bihar da ba Deun Agate,
etxe honetan zorion hutsa
betiko euk(ik)o al dabe.


Deun Agate(re)na batzera gatoz
aurten be igazko berberak.
igaz le(ge)z hartu gagizuez eta
zabaldu zuen sakelak.


Orain bagoaz alde egitera,
agur deutsugu gogotik.
Agate Deuna bitarte dala
ez e(g)izu izan dongerik.


… Ieup!!!


Víspera de Santa Águeda


Una de las tradiciones mas importantes y arraigadas de Euskadi es la víspera de Santa Águeda, el día anterior al 5 de febrero, ya que es ella, precisamente, la patrona de Euskadi. Ese día es costumbre en muchos pueblos y ciudades el salir a cantar coplas en honor al martirio y muerte de la santa, yendo de puerta en puerta, cantando y recogiendo dinero para diferentes causas.
Según la tradición, Santa Águeda, virgen y mártir, fue una joven siciliana de singular belleza, hija de una familia distinguida, que vivió en el siglo III. El senador Quintianus intentó poseerla, aprovechando las persecuciones que el emperador Decio realizó contra los cristianos. Pero éste fue rechazado por la joven, que ya se había comprometido con Jesucristo. Quintianus, con la ayuda de una mala mujer, Afrodisia, intentó convencer a la joven Águeda, pero ésta no cedió.
El Senador, en venganza, ordenó que la torturaran y que le cortarán los senos. La respuesta de la Santa fue la siguiente: Aunque en una visión vio a San Pedro y éste curó sus heridas, siguió siendo torturada y, finalmente, fue arrojada sobre carbones al rojo vivo en la ciudad de Catania, Sicilia cuando contaba sólo con 21 años.
Según cuentan, el volcán Etna hizo erupción un año después de la muerte de la Santa, y los pobladores de Catania pidieron su intervención, logrando así detener la lava a las puertas de la ciudad. Desde entonces, es patrona de esta ciudad y de los alrededores del volcán, e invocada para prevenir los daños del fuego, los rayos y los volcanes. También se recurre a ella con los males de los pechos, partos difíciles y problemas con la lactancia. Y es que es protectora de las mujeres y la fertilidad, y se le atribuyen también diversos poderes como el de evitar incendios y proteger al ganado de malos espíritus y enfermedades, así como de potenciar la producción agraria, uno de los sustentos imprescindibles para nuestro pueblo, hasta no hace mucho tiempo.
Antiguamente eran jóvenes en edad de ir a realizar el servicio militar (los quintos) los que se agrupaban e iban de puerta en puerta recogiendo dinero o diferentes viandas, para realizar una comida o merienda. En la actualidad, grupos de toda clase de edades, vestidos a la antigua usanza y ataviados con varas o bastones (llamados makilas) con los que se golpea el suelo con el fin de marcar el ritmo, cantan coplas de diversa temática en recuerdo a la Santa. Se suele cantar en euskara, y existen diferentes letras y versiones, dependiendo del lugar y el dialecto. En lo que a nosotros se refiere, he aquí las coplas que cantaremos ya que, como cada año, saldremos a cantar, haciendo honor a la tradición:

Aintzaldu daigun Agate Deuna
bihar da ba Deun Agate,
etxe honetan zorion hutsa
betiko euk(ik)o al dabe.


Deun Agate(re)na batzera gatoz
aurten be igazko berberak.
igaz le(ge)z hartu gagizuez eta
zabaldu zuen sakelak.


Orain bagoaz alde egitera,
agur deutsugu gogotik.
Agate Deuna bitarte dala
ez e(g)izu izan dongerik.


… Ieup!!!



DEPARTAMENTO DE EUSKERA

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada